KOLEKZIOA UDAZKEN-NEGUA 25/26
ONDDO TA PUNTO-ko UDAZKEN-NEGU denboraldi honetan, mahuka motzeko eta luzeko kamisetak, mahuka luzeko poloak, kanguroak, txaketak eta jertseak aurkituko dituzu. Gure arropak batez ere bi ezaugarri nagusi ditu. Alde batetik, kotoiaren kalitatea eta tratamendua eta beste aldetik, gure modeloen diseinu berezi eta landuak. Gure helburu nagusia, gure arropa zure gustokoa izatea da eta horretan ahalegintzen gara egunero.